si le sirocco s'y croit

présentation Ai! Ze haizea!

 

Ai! Ze haizea!
si le sirocco s’y croit

Musika-ikuskizuna ahots eta alto biolinarentzat
4 eta 7urte arteko haurrentzat

Musika, musique,  Chris Martineau
Testuak Euskarazko bertsioa, Juan-Kruz Igerrabide

Eszenaratzea, mise en scène, Stéphane Guignard
Ekoizpen saila, technique, Jean-Philippe Villaret

Ekoizpena, éclats – Bordele
Kunarte - Gasteiz
Hego Lapurdiko Hirigunea
Euskal Kultur Erakundea
Akitania-Euskadi Euroeskualdea

Haize hotza, haize orratza, haize orratza, haize hotza

Izotzetan, haize hotzak orratza dirudi, zizta egiten du, hatzak izozten ditu, hozkirria sentiarazten du; zerutik dator, zerura doa. Eolo izena du, denak dantzan jartzen ditu eta, haserretzean, trumoia sortzen du. Batzuetan ez daki nora jo, eta haize-orratzak erakusten dio bidea. Itsasotik jotzean, euritsu eta hotz etortzen da; hegoaldetik, epel eta lehor, eta Euskal Herri osoa zeharkatzen du. Haizeak badaki txistua jotzen, eta ateari eta leihoari danba jotzen. Haizea bare-bare dagoenean, arrantzan egin dezakegu izotzetako zuloetan, ea arrain bat harrapatzen dugun; eta, gauez, ilargiaren argitan otsoaren begiak ikus ditzakegu, distiraka. Batzuetan hodeien gainean ibiltzen da haizea, era guztietako hodeietan. Hor doa, hor doa, batzuetan leun, besteetan zakar, beti joan eta joan. Ai! Ze haizea !

Hitzak olerkitxo eta kantuetan hegaldatzen dira : Eolo-ren leloak, izotz gaineko otsoa, hodeien letaniak, haizearen kantuak… Musika-hari honek bereziki haurrendako pentsatua izan den antzerki poetiko bat elikatzen du.

Chris Martineau-k bere soinu-tresnako soketatik haizea sortzen du.  Arku-kolpe bakoitza aire-mugimendu bat da, bere nota goxoak etengabe tiratzen eta bultzatzen dituena. Ahots-kordak, soka igurtziak ala zimikatuak, denak  soinu-ekai berezietan nahasten dira.

A ze haize, a ze haize, haize betiko;
basotik, herritik, haize edonondiko.

 

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Chris Martineau
Aldi berean biola-jolea eta kantaria, Chris Martineau-k bere keinu artistikoa ikusgarrigintzaren eta  idazketa garaikideen inguruko bilaketaren zerbitzuko ezartzen du. Jarraitzen duen bidean, musika jakintsuak eta tradizionalak baina ere musika inprobisatuak eta musika-antzerkia gurutzatzen dira. Gaurko egunean, talde edo konpainia zenbaitekin ari da interprete, inprobisatzaile edo konposatzaile gisa : éclats, cie le Grain, Le Ci du Lustre, les Fleurs de Bach, Barkatu Bartok, Cie du scupteur Denis Tricot, Stichting Ombellico (BB), Lagunarte, ass Ezkandrai, Les Imprévisibles.

Stéphane Guignard-ek zuzendu  A! zer haizea ! musika ikusgarriarekin, zubia egiten du ibilbide artistiko eta pedagogikoaren artean, soinu-tresna eta ahots pratiken artean, interpretazioaren eta konposizioaren artean, zentzuaren eta musikalitatearen artean, abstrakzioaren eta narrazioaren artean, gorputzaren eta espazioaren artean…

Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956), urte askoan lehen hezkuntzako irakasle jardun ondoren, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuan dihardu eta Mikel Laboa katedra zuzentzen du. Haurrentzat eta helduentat liburu ugari idatzi du eta zenbait musikarirekin elkarlanean ere aritu izan da lehendik ere, besteak beste Chris Martineaurekin berarekin.