texte Ai! Ze haizea!

 

AI! ZE HAIZEA!

Laburpena

Emanaldia haize hotzarekin hasten da; orratzak bezala ziztatzen du eta hara eta hona dabil (zoaz, zatoz). Arrotza gertatzen da, ez batere maitekor, zizta egiten du, hatzak izozten ditu, hozkirria sentiarazten du. Zerutik dator, zerura doa (zoaz, zatoz), ziztaka.
Eolo da haizearen jainkoa, hegoak ditu, aitzina eta atzera dabil, dardar eginarazten du, eta dardara hori zeruertzean trumoi bihurtzen da, dunba-hotsa ateraz, zeruaren urdintasuna ilunduz, negarrez hasi arte (euria) . Halakoa da Eoloren kantua, xur-xur bat, eta dantzan jartzen ditu denak.

Haizea jira-biran hasten denean zalantzaz betetzen da, ez du Iparrik, ez Hegorik, baina hala ere zirt edo zart egiten du aurrera, nahiz eta Iparra eta Hegoa nahastu.

Haize-orratzak esaten dio nora jo, Iparrera ala Hegora. Iparrera badoa, firfirka doa, hozkirri; hegora, aldiz, epelago, gogotsuago. Haizeak jotzean, sudurra ziztatzen du, eta usin (doministiku) eginarazten.

Itsasotik jotzen duenean, mendebaldetik euritsu etortzen da, indartsu, itsasoa haserraraziz; presioa jaisten denean, berriz, hegoak jotzen du, laztanka, baina eguraldiaren aldaketa iragartzen du.  Orduan, haize hotza sartzen da berriro, ziztaka, eta atzamarrak izozten ditu.

Haizeak badaki xirula jotzen. Etortzen da goxo nondik edo handik, izozki goxo (gurin) edo garratz (zitroin). Batzuetan, erle batek hozka egin balio bezala, zirt-zart  hasten da ateari eta leihoari kolpeka, eta eta musu hotz-hotza ematen ditu aurpegian.

Haizea bare-bare dagoenean, arrantzan egin dezakegu, ea arrainen batek hozka egiten dion amuari. Eta ilargia garbi-garbi agertzen da, eta hari begira geratzen dira otsoak, eta gero izotzean aurrera jotzen dute arrastoa utziz. Haizea mugitzen denean, arrasto guztiak ezabatzen ditu. Otsoak begiak sutan izaten ditu, agian ilargiaren distira (sua) jan duelako. Guk ere, sutan jartzen garenean, otso bat  izaten dugu bihotzean.

Haizea galdurik dabilenean, hodeirik hodei ibiltzen da hegan, hodei mota guztietan zehar: Alto Stratus Alto Cumulus,  Cirro Stratus Cirro Cumulus, Nimbo Stratus Nimbo cumulus,  Pallio Cirrus Pallio cumulus, Intortus vertebratus undulatus radiatus duplicatus perlucidus translucidus.

Azkenean, haizea neka-neka eginik, bero-bero, edari hotza edaten hasten da, baina arrain izoztu bat da ordea; hala ere hozka egiten dio. Badoa gero berriro hodei gainean edonondik edonora, batzuetan zakar, beste  batzuetan leun.

 

AI! ZE HAIZEA!

Haize hotza, hau orratza, hau orratza, haize hotza
Haize hotza, hau orratza, hau orratza, haize hotza

Haize hotza, hau orratza, hau orratza, haize hotza
Haize hotza, hau orratza, hau orratza, haize hotza

Zoaz! Zatoz!

Haize hotza, hau orratza, hau orratza, haize hotza
Haize hotza, hau orratza, hau orratza, haize hotza

Zoaz! Zatoz!

Zer arrotza, haize hotza, zer orratza haize hotza

Zizta, zizta, zizta, zizt
Zer orratza, haize hotza, zer orratz zer arrotz

zer orratz zer arrotz, hotz, hotz, hotz.

Hatz hozkirri, kirri-kirri

Hozkirri
Hatza hotz, kirri hotz

hatza hotza, hotza hatza

hatza hotza, hotza hatza.

 

Zeru hai, zeru ze, zeru ze,  zeru-haize

zeru-haize, zeruko hai, zeruko ze.

 

Haize-zizta, haize-zizta,
haize-zizta, haize-zizta,

zeruko haizea, zeruko haizea, zoaz, zatoz,

zatoz, zatoz, zatoz.


 

Eoloren ritornelloa (atzera)

Eolo, hegalak jantzi haizean,

zoaz, zatoz, aitzinean

zoaz, zatoz; zer da, zer dar-dar?

zeru ertzean trumoiak kar-kar?

Dunba dunba dar, dunba dunba dar, dunba dunba dar, dunba dunba dar.

 

Urdin arina, urdin arina,

urdin arina, bihurtu nabar

 

Zer gertatzen da, zer gertatzen da,

zer gertatzen da, zergatik negar?

 

Eolo xurxur, Eolo xurxur,

Eolo xurxur, kantu kantari.


Haize-guraize

 

Haize-guraize hego motz, haize hotz,

nora zoaz, nora zoaz, nora zotz

hara-hona, hara-hona, bide motz,

tximista zizt, tximista zazt, trumoi hots

 

burrun-burrun-bun, burrun-burrun-bun, burru-burru-burru-burru-burru-bun

taketiketon, taketiketon, taketike taketike taketiketon

Haize-guraize, haize-guraize,

haize-guraize, beltz eta heze

 

Xoxoa zatoz, xoxoa zatoz

xoxoa zatoz, ttor-ttor, ttorro-ttor

 

Haizeak ziztu, xoxoak ttor-ttor,

haizeak zizta, xoxoak ttar-ttar

 

Xoxoa dantzan haize-balantzan

xoxoa dantzan haize-balantzan, dantza ta dantza, dantza ta dantza

dantza ta dantza ta dantza ta dantza, dantza, txakatxikatxakatxan…


Haize-biran

 

Egun on ala gau on

gau on ala egun on.

Ni naiz haize.

hau zalantza, hau zalantza,

Iparrik ez, Hegorik ez,

baina ziur, ziur izan ziur, zir-zart baietz.

 

Hau zalantza, hau zalantza....

 

Hau zalantza, hau zalantza...

 

 

Iparrik ez, Hegorik ez,

baina ziur, ziur izan ziur, zir-zart baietz

zir-zart baietz irribarrez.

 

Ezin, ezin hegora jira

ezin, ezin da ipar handira

bat-bi, bat bi, bi haize dira

bi-bat, bi-bat, jira ta bira.

Ezin, ezin hegora jira

ezin, ezin da ipar handira.

 

HegoPar, IparGo

HeparGo, IgoPar

Ig,Gop…… Ipar Hego.

 

Harat , honat

 

Harat, honat, harat, honat....

jo han jo, jo han jo… joan.

 

 

 

 


 

Haize-orratza

Ifar-haizea, haize hegoa

Ifar, hego

Ifar-haizea, haize hegoa

Ifar, hego

Ifar, hego, hego, ifar

Kopeta bero, kopeta hotza

Kopeta bero duzu?

Ifar-haizea, haize hegoa

Ifar-haizea, firfir-haizea

Eztia hartu duzu?

Hego-haize, gogo-haize.

Firfir ifar

Gogo gogo, haize hego

Gogo hego, haize hego

Ifar firfir, ifar firfira

Haize, a ze haize

Gogo-haize hegoa

Haize-bala, bala, bala, zizt

Doministiku, a, a, atxis

Hara sudurra itxi!

Itsas giro

Kantauri itsasotik haizea, hotz eta bizkor,

haize-kolpe zorrotz, bat, hiru, bortz, albotik, goiti-beheti,

mendebaldetik euritsu dator, indarra bi edo lau edo bortz,

Itsasoa gogor, eta haserre,

haizea aldakor dabil, presioa baxu  Kantauri itsaso guztian,

eguraldi-aldaketa dator: haize hegoa, laztan-laztanka

Gasteiztik eta Iruñetik Baionaraino.

 

Hala beti, hala beti, beti hala?

 

Haize, a ze haize, gogo-haize hegoa!

 

 

Lepagaina ziztatzen  dit, zizt, ufffa-ufffa.

Nondik ote dator ziztada zorrotz hau?

Hozkirri naiz hozkirri.

Hamar hatz atzamar hotz eta hotz.

 

 

 

 

Hozkirri naiz hozkirri!


Xirula mirula

 

Airez aire, aireño dator;

airez airetik honaiño betor.

Nondik nondik, nondiño dator?

Handik, hortik, honaiño betor.

Airez aire, aireño dator;

airez airetik honaiño betor.

Haize goxo edota zitroi,

ezti, garratza edota doi-doi,

itxi, itxi, ate ta saroi,

itxi, itxi, leiho ta balkoi

Haize goxo edota zitroi,

ezti, garratza edota doi-doi.

 

 


Arrantza 1. Otsoa

Se saisit de l' archet 2,  dégage la mèche, pêche.

Grelotte. L'archet bouge. Hozka bai... Hozka bai?...

Hozka bai? Baga kixk, biga kaxk, higa koxk,  baga-biga-koxk!

Uuuhhh? Hozka nork? Hozka nork?

S'affole.

Appelle au dessus du trou  d'eau: Uuuuuu! Non zaudeeee?

Plonge la tête dans le trou, plus fort et lointain: Uuuuu! Non zaudeee?

Uuuuu... hemen nagoooo!

relais unisson alto sons flûtés position cello


 

Musique souffles voix et alto alternant avec comptine du loup.

 

Ilargia, zilargia

otsoaren gau-argia

arnasa ilun garbia.

Izotzetan arrastoak

otsoak utzi ba,  eta haizeak ezaba.

Ilargia, zilargia,

otsoaren gau-argia,

arnasa ilun garbia.

Otsoak begiak sutan

otsoak zer, eta sua jan;

otsoa dut bihotzean!

Sifflet alto, repris sifflet, silence alto.

Continue sifflet, regard vers le ciel, se lève,  harmoniques alto(sol) en fondu enchainé.

Avance à petits pas à l'avant scène;

Musique flûte glacée, 2 xA

Au thème B, glissement de pieds vers la gauche, jusqu'à cour.

Harmoniques se dégradent, tourbillon, virage, tourbillon et virage, vient se placer derrière la banquise : joue la musique du grand Nord...

Musique du Grand Nord, litanie des nuages

Galdurik, galdurik,

bihotz-arimak galdurik

banoa hodeirik hodei hegaldaturik.

Montre les nuages avec l'archet et monte sur la banquise

Begira hodeiak!

 

Alto Stratus Alto Cumulus

Cirro Stratus Cirro Cumulus

Nimbo Stratus Nimbo cumulus

Pallio Cirrus Pallio cumulus

Intortus vertebratus undulatus radiatus duplicatus perlucidus translucidus..

Réintroduit l'alto sur dernier vers avec décrochage voix sur chaque « tus »(5te mib si b)

Modulation,  enchaine  Refrain 2 des ritournelles, stop sur dernier fandango, chanson m'envole et m'envole, voix et alto.

Souffle dans l'alto en final

Berriro hemen!

Goxo-goxo! Bero-bero!


Arrantza 2 eta haizearen kantua

Arrantzara noa, arrantzara noa! (pose l'alto puis l'archet sur chaque mot)

Arraina non? Arraina non?

Hozka? Bai, koxk!

Hor... hor...hor!

S'assoit sur le cube et tire sur le fil caché.

Apparaissent les poissons pinces à linge;

Elle les détache un à un et les installe sur les 4 cordes de l'alto.

Reprend l'alto, fit sonner chaque corde, introduction chanson d'Elise.

A ze haize, hodei baten gainean! (bis)

Hegoa, urruna, epel-haize ttunttuna. (bis)

A ze haize, a ze haize, haize betiko (bis)

Basotik, herritik, haize edonondiko (bis)

A ze haize, zakar-haize, haize gogorra (bis)

Ze haize, uso-haize, haize leun jatorra (bis)

Alto continue seul, puis Elise saisit l'archet et mélange cordes pinces et frottées, muique se développe puis disparaît,.

Elise regarde vers le Sud (jardin) puis s'immobilise. FIN